XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IVb TALDEA

Talde honetako elementuak karbonoa, silizioa, germanioa, eztainua eta beruna dira.

Elementu guztien azken geruzetako egitura elektronikoa da, denek balentziak dituzte, elementua arinago denean lehendabizikoa garrantzitsuago delarik, eta eztainuan eta, batez ere, berunean, nagusiena delarik.

Taldeko lehen elementuak berezitasun handiak presentatzen ditu, kimikaren adar bat berak soilik betetzen duelarik.

Silizioaren artean kidetasun handiak daude, propietate fisikoetan batez ere.

Eztainua eta beruna egiazko metaleak dira.

C-C lotura oso egonkorra da, katea luzeak sortzen dituelarik.

Si-Si lotura ez da horren sendoa, gehienez 6 atomotako kateak formatzen ditu, eta luzeagoak formatzeko tarteko atomo bat beharrezko da, normalki oxigenoa delarik atomo hau.

Gauza berdina gertatzen da germanioarekin.

MOsub2 oxidoa beti azidoa da, aziditatea zenbaki atomikoarekin gutxitzen doalarik, eta =gEo=sub2 anfoteroa da.

=sNo=sub2 ez da solublea, nahiz eta estannatoak eman ahal.

=pBo=sub2 oxidatzaile indartsua da, eta plunbatoak ematen ditu pH = 12-13 denean.